Aldaketak ostalarien biharko protestan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 7a, 18:26

Lasarte-Oriako ostalariei elkartasuna adierazteko kalejira egingo dute bihar goizean. Kotxerasetik ateratzekoak ziren, 11:00etan; baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, deitzaileek erabaki dute BMn elkartzea, 10:30ean. Bertatik abiaraziko dute protesta ekintza.