"Ostalariak falta badira, denoi eragiten digu"

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 4a, 16:31

Lasarte-Oriako autonomo taldetxo batek ekintza bat egingo du bihar goizean, larunbata, dirua bildu eta herriko ostalariei laguntzeko. Lau mahai jarriko dituzte erdigunean, 11:00etatik 13:00etara: Okendo plazan, Biyak Bat egoitza alboko autobus geltokian, Jaizkibel plazan eta Elizatze plazan.

Bi orduz lasarteoriatarren ekarpenak bildu ostean, Okendo plazan elkartuko dira mahaietan egon diren lagunak, kontaketa egiteko. Jasotako dirua herriko ostalariei emango diete gero. Herritarrak animatu dituzte egitasmoan parte hartzera: "Ostalariak falta badira, denoi eragiten digu".