EUSKARALDIA 2020

Aztertu zure ohiturak eta ekin euskarari

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 20a, 07:00

Iritsi da eguna. Gaur hasiko da Euskaraldia, hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa soziala. 'Ahobizi' edo 'belarriprest' baldin bazara, artikulu honetan topatuko dituzu rol bakoitzari dagozkion zenbait aholku.

'Ahobizi' edo 'belarriprest' bazara...

  • Aztertu zure ohiturak eta ekin euskarari: aztertu norekin eta zertarako erabiltzen duzun euskara.
  • Ingurua prestatu: ingurukoekin aurreikusi eta adostu ohitura aldaketak.
  • Jantzi Euskaraldia: txapa, sare sozialetako argazkiak... Adierazi parte hartzen ari zarela.

'Ahobizi'

  • Elkarrizketa elebidunetan, euskaraz: komunikazioa bermatuta dagoenean, eutsi euskarari.
  • Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari: aztertu nola gainditu zure aurreiritziak. Ziur pentsatu baino gehiago egin dezakezula euskaraz.
  • Eutsi euskarari!: ekin (lehen hitza euskaraz), adierazi (euskarari eutsiko diozula), egiaztatu (solaskideak ulertu dizula), esan (beste modu batean, solaskideak ulertzeko zailtasuna duenean).

'Belarriprest'

  • Adierazi euskararekiko prestutasuna: jakinarazi solaskideei euskara jaso nahi duzula eta, zeuk ere nahi eta ahal beste erabili. Zure euskara da euskararik onena.
  • Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari: aztertu nola gainditu zure aurreiritziak. Ziur pentsatu baino gehiago egin dezakezula euskaraz.
  • Egin lekua euskarari: adierazi (euskara ulertzen duzula eta jaso nahi duzula), ekin (ahal eta nahi duzunean euskaraz hitz egin), jakinarazi (ulertzeko zailtasunak dituzunean, beste modu batean esateko eskatu).