EUSKARALDIA 2020

Erronkametroak goraka doaz, izen-ematearen azken txanpan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 19a, 10:13

Astebete pasa da Ttakun KEko lehendakari Mari Karmen Ormazabalek eta Udaleko Euskara batzordeburu Jon Antxordokik herriko izen-emate datuak iragarri zituztenetik. Tarte horretan, 310 herritar gehiago animatu dira.

Euskaraldian izena emateko epea laster amaituko da, baina aukera dago oraindik 'ahobizi' edo 'belarriprest' rola hartu eta datozen hamabost egunetan hizkuntza-ohiturak astintzeko. Antolatzaileek azpimarratu dute duela bi urte parte hartu zutenek berriz eman behar dutela izena; bereziki, 'belarriprest' izan daitezkeen horiek animatu dituzte parte hartzera. Oraingoz, 1.717 lasarteoriatar ariko dira ariketa sozialean, 1.242 'ahobizi' eta 475 'belarriprest'.

Euskaraldian izena emateko moduak

  • Diptikoa bete eta puntu finkoetako kutxaren batean utzi
  • Internet bidez, esteka honetan
  • Mugikorrarekin QR kodea eskaneatuz eta formulario digitala betez
  • IGUNE ibiltarian