EUSKARALDIA 2020

Herritarrak txapak jasotzen hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 19a, 11:20

Euskaraldiaren bigarren edizioa bihar hasiko bada ere, lasarteoriatar batzuek 'ahobizi' edo 'belarriprest' direla adierazten duten txapak paparrean daramatzate honezkero. Oraindik joan ez zaretenok, Okendo plazara joan behar duzue 10:00etatik 13:00ak arte goizean eta 16:00etatik 19:00etara arte arratsaldean, edo bihar bestela, ordutegi eta toki berean.

Non jaso dezaket txapa?

  • Okendo plazan.

Noiz?

  • Azaroak 19, ostegunarekin, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Azaroak 20, ostiralez, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.

Nola?

  • Mahaiak abizenka egongo dira antolatuak. 2018ko edizioan parte hartu duzuen lasarteoriatarrok eta dagokizuen txapa ordutik duzuenok ez duzue berria jaso beharrik.
  • Gomendatzen dizuegu norberaren txapa jasotzeaz gain, hainbat kiderena ere jasotzea: etxekoena, lagunena...
  • Photocall-ean argazkia atera ahalko duzue txapa jaso eta gero.

Pandemiak eragindako egoera tarteko, antolatzaileak neurriak hartzen ari dira: garbiketa, distantziak eta abarrak.

Erlazionatuak