Orain bi urteko Euskaraldian bezala, aurtengoan ere txapak erabiliko dituzte parte-hartzaileek. Horretarako, beharrezkoa da txapa horiek banatzea, eta lan horiek aurrera eraman ahal izateko, Lasarte-Oriako Euskaraldiko arduradun eta antolatzaileek laguntza eskatu dute.
Txapen banaketa lanetan parte-hartu nahi duten herritarrek, kultura@ttakun.eus helbidera mezu bat idatzi dezakete, edo 695 785 389 telefono zenbakiarekin harremanetan jarri.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete, aldez aurretik, lan horietan aritzeko izena ematera animatuko direnei.