Bi aldeek beren onurak alegatzen dituzte, bi aldeek beren produktuak defendatzen dituzte; argi dagoena da ez direla analogoak (ezta ezinbestekoak ere). Propietate desberdinak dituzte (mantenugaiak), teknologia desberdinak… Berdin izendatu behar ditugu? Bai, edo ez, baina erabaki dezatela. Bozketa egin ondoren (parlamentariek eta Europa mailan), "kontsumitzailea ez nahasteko", honako hau erabaki dute: landare-produktuei okela deitu ahal izango zaie (xerra, saltxitxa, hanburgesa), baina ezin izango dira esne deitu (jogurta, gazta, gurina, krema, esnegaina). Halaber, ezin izango dute aipatu osasunean edo ingurumenean izan ditzaketen onurak. Benetan? Nola justifikatzen da batzuek bai eta besteek ezin izendatzea? Gainera, ez dago araurik salbuespenik gabe: almendra eta koko esnea, kakao krema eta kakahuete gurina hala direlako. Justifikazioa? Tradizioz, horrela deritzogula. Kontuan hartu ez dutena da tradizioa sarritan kalean sortzen dela; etiketaren terminoak ezabatu ahal izango dituzte, baita hiztegiarenak ere, baina ez erabiltzaileen hizkerarenak.