COVID-19 iraunkorra duela susmatzen duen Bego Toquero herritarraren testigantza

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 13a, 14:37

Otsailean agertu zitzaizkion lasarteoriatarrari ondoezaren lehen sintomak. Eztarriko zein buruko mina eta sukarra, besteak beste, baina negatibo eman du koronabirusa atzemateko probetan. Orduz geroztik, gaixoaldiari aurre hartu ezinik dago eta COVI-19 iraunkorra duela susmatzen dute. Bere egunerokoaren berri eman dio TXINTXARRI-ri eta azpimarratu du, diagnostiko baten beharra duela.