Ibon Fernandez Iradiren egoera salatzeko kontzentrazioa , gaur 19:00etan Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 11a, 13:30

Sare herritarrak jakinarazi duenez, larriki gaixo dagoen Ibon Fernandez Iradi euskal presoak positibo eman du COVID-19are proban, eta "hainbat sintoma" dauzka. Hori dela eta, bere ziegan isolatu dute. Fernandez Iradiren egoeragatik eta Lannemezan espetxean dauden gainontzeko presoek kutsatzeko izan dezaketen arriskuagatik "kezka" adierazteko, Lasarte-Oriako Sarek kontzentrazioa antolatu du bihar, asteazkena, hilak 11, 19:00etan Okendo plazan.

Preso lasarteoriatarrak esklerosi anizkoitza du, eta epaileek bi aldiz ukatu diote zigorra eteteko eskaera bere eritasuna espetxetik at artatu ahal izan dezaten. Lannemezanen (Frantzia) daukate preso 2013an atzeman zioten gaitza, baina lehenagotik pairatzen hasi zen aurreneko sintomak. Fiskaltzaren eta Frantziako Gobernuaren jarrera salatu ditu Sarek, eta "larriki gaixo dauden preso guztien etxeratzea" eskatu. "Espetxean jarraitze hutsa arriskutsua da beraien bizitzentzako, eta horri COVID-19aren pandemia gehitu zaio".

Erlazionatuak

Ezezkoa epaitegietan, bigarrenez

Txintxarri Aldizkaria 2020 mar 06 Politika