ESKUALDEA

Usurbilgo Lanbide Eskolaren jarduna aztertuko dute Teknopolis saioan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 10a, 11:01
Teknopolis saioko kideek iragan astean grabatu zuten saioa. Argazkia: Usurbilgo Lanbide Eskola.

Azaroaren 19an ETB1 katean emitituko den Teknopolis saioan, besteak beste, Usurbilgo Lanbide Eskolaren jardunari buruz ariko dira. "Eskolan berrikuntza nola bultzatzen dugun aztertzera etorri dira".

Lanbide eskolako arduradunek zehaztu dutenez, Long Life Batteries izeneko proiektua aurkeztu diete Teknopolis saiokoei, besteak beste. Autoek erabiltzen dituzten bateriei bigarren bizitza bat nola eman aztertzen ari dira, "ekonomia zirkularra bultzatuz". Erabili ostean Garbigunera eramango liratekeen bateria horiek etxebizitzetzan sortutako energia gordetzeko balio ote dezaketen aztertuko dute Usurbilgo Lanbide Eskolak eta San Viator zein Don Bosco eskolek.