COVID-19

Lasarte-Orian 23 kasu atzeman dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 9a, 16:22

Pasa den asteburuko herriz herriko kutsatzeen datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Horien arabera, Lasarte-Orian 23 kasu gehiago zenbatu dituzte ostiraletik igandera. Azaroa hasi denetik 114 kutsatzeren berri eman dute gurean.

Beterri-Buruntza eskualdeko datuak jasotzeko bi grafika eguneratzen ari gara egunez egun: kasuen bilakaerarena eta intzidentzia tasarena. Jarraian kontsulta ditzakezue: 

EAEko hiru lurralde historikoetan 1.178 kasu atzeman dituzte igandean, horietatik 478 Gipuzkoan. Egin diren PCR proba eta antigenoen test azkarren %9,8 izan dira positiboak, ehunetik ia hamar.

508 pertsona daude ospitaleratuta Osakidetzaren zentroetan; horietatik 130, ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,06koa da EAEn eta ehuneko bat baxuagoa Gipuzkoan.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak 05: aerosolak

Txintxarri Aldizkaria 2020 aza 03 Gizartea

Bideo-pilulak 04: Test berriak

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 27 Gizartea