Maialen Chourraut bosgarren Munduko Kopako proban

Munduko Kopako probako finala jokatu dute gaur Pauen (Frantzia), K1 modalitatean. Maialen Chourraut herritarra bosgarren geratu da, 120.30 segundoko denbora eginda –bi segundoko zigorra ezarri diote epaileek, ateetako bat ukitzeagatik–. Marie-Zelia Lafont frantsesak irabazi du proba.

1522. zenbakian, atzo argitaratu genuen horretan, palista lasarteoriatarrari egindako elkarrizketatu dugu. Albiste honetara erlazionatutako artikuluan irakur ditzakezue Chourrautek esan dituenak.

Erlazionatuak

Maialen Chourraut: "Lehiaketak badaude ongi etorriak izango dira"

Kirola

2021. urteko Tokioko Joko Olinpikoak helburu, Pauen (Frantzia) asteburu honetan jokatuko den Munduko Kopako proban lehiatuko da herritarra