Hilaren 15era arte bisitatu ahal izango dute lasarteoriatarrek Zurmailu elkarteak Mercero gunean jarri berri duen erakusketa. Gaur-gaurkoz hogeita bi kidek osatzen dute taldea, eta bakoitzak "pare bat" artelan jarri ditu ikusgai.
Astelehenetik igandera bisitatzeko aukera
Astean zehar, arratsaldez bisitatu ahal izango dute herritarrek erakusketa, eta asteburuetan, berriz, eguerdian. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etan zabalduko dituzte ateak, eta 20:00etan itxi. Larunbat eta igandetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara izango da artelanak ikustera joateko aukera.