Urrian, batez beste, zazpi positibo detektatu dituzte egunean Lasarte-Orian. Guztira, 218 kasu. Pandemia hasi zenetik intzidentzia gehieneko hilabetea izan da. Azaroko lehen egunean, igandean, joerak ez du behera egin, eta hamabi kutsatze zenbatu dituzte gurean.
Eskualdeko sei udalerriek daukate semaforo gorria piztuta, iazko asteko joerari eutsiz. Azken hiru egunetan 31 kasu zenbatu dituzte Andoainen; Astigarragan, lau; Hernanin, 57; Lasarte-Orian, 29; Urnietan 33; eta hamar Usurbilen.
Igandean 972 positibo detektatu dituzte EAE erkidegoan, horietatik 368 Gipuzkoan. 12.452 proba egin dituzte –11.731 PCR eta 721 antigeno– eta positiboak izan dira 1.153, ehunetik ia zortzi.
Osakidetzaren ospitaleetan 469 pertsona ingresatuta daude, horietatik 104 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,09koa da gaur-gaurkoz EAEn, eta lau ehuneko baxuagoa Gipuzkoan.