GAU BELTZA

Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 14:49

Pandemia tarteko, ez da posible izango aurtengo Gau Beltza iaz bezala ospatzea. Dena den, Ttakun Kultur Elkarteak deialdia egin die herritarrei ekitaldia ospatzeko, sinbolikoki bada ere: mozorrotzea eta kalabazak hustu eta kandelak piztea proposatu diete bihar, urriak 31. Argazki lehiaketa ere antolatu dute; ateratako irudiak bidali behar dira harpidetza@ttakun.eus helbide elektronikora. Familia osoarentzat produktu sorta eder bat eramango du etxera irabazleak. Animatu eta parte hartu!

Gau Beltza etxean ospatzeko ideiak

Erlazionatuak

Iluntasunarekin jolasean, Gau Beltzean

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 aza 02 Gizartea