620 positibo berri Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 24a, 12:42

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, ostiralean, 12.895 froga diagnostiko egin zituzten (PCR eta antigeno probak batuta) Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietatik 1.212 positibo izan ziren. Erdia baino gehiago Gipuzkoan atzeman zituzten, zehazki, 620. Bizkaian, berriz, 452 izan ziren, Araban, 136; eta beste erkidego batzuetako lau. Herriz herri eta atalka aletutako datuak astelehenan ezagutaraziko dituzte.

Erlazionatuak