HAPO PLANA

Prozesu parte-hartzaileko ekarpenak baloratzen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 23a, 13:42

Hiri Antolamendu Plan Orokorraren idazketa prozesua aurrera doa. Aurreneko faseko azken saio presentziala asteazken honetan egin dute kultur etxeko auditorioan, plan horretan kontuan hartu beharreko irizpide orokorrak baloratzeko.

Saiora bertaratu direnek dokumentu bat jaso dute, Aurrerapen fasearen emaitzak izenekoa, hilabeteotan egindako prozesu parte-hartzailearen bitartez jasotako hainbat ekarpen bilduta. Atalka banatu dituzte dokumentuaren egileek: Etxebizitza; Mugikortasuna eta irisgarritasuna; Espazio libreak; eta Ekipamenduak. Auditoriora bertaratu direnek 1etik 5era baloratu dituzte dokumentuan jasotakoak. 1 zenbakiak adierazten du puntuatzen duena ez dagoela batere ados ekarpenarekin; 5 puntu emanez gero, erabat ados dago.

Aurrerapen dokumentua udalaren web orrialdean kontsulta daiteke urriaren 31ra arte, larunbatarekin. Alegazioak aurkezteko azken eguna ere hori izango da.