HAPO planaren aurrerapenari alegazioak jartzeko epea abuztuaren 1ean hasiko da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uztailaren 27a

Uztail hasieran aurkeztu zuten prozesua Partehartze zinegotzi Nagore Duranek eta herriko alkate Agustin Valdiviak.

HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari hiru hilabetez jarri ahalko zaizkio alegazioak: abuztuaren 1etik urriaren 31ra. Udal Erregistroan edo telematikoki aurkeztu beharko dituzte herritarrek iradokizun eta proposamenak. 

HAPO planaren inguruko dokumentuak bere web orrialdean eskegi ditu Lasarte-Oriako Udalak. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.3 artikuluan eta Lurralde-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 26.5 artikuluan xedatutakoa betez, Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena eta Ingurumen-ebaluazioko hasierako dokumentua jendaurrean jartzen dira.