'Guztion kontua da!' kanpainaren karpa ibiltaria: egunak, orduak eta tokiak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 20a, 13:21

Astelehen honetan hasi da Lasarte-Oriako Udalak abiatutako 'Guztion kontua da!' kontzientziazio kanpaina. Azaroaren 13ra bitartean karpa ibiltari bat auzoz auzo ibiliko da, egun eta ordu jakin batzuetan. Egitasmoaren helburua da herritarrak hondakinak birziklatzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

Lasarte-oriatarrak goizetan gerturatu ahalko dute karpa ibiltarira, 09:00etatik 13:00era.

Auzoa/Plaza/Kalea Egunak
Okendo plaza Urriaren 26a eta 27a eta azaroaren 12a eta 13a
Jaizkibel plaza Urriaren 22a eta 23a
Txartel kalea Urriaren 29a eta 30a
Oztaran plaza Azaroaren 2a
Isla plaza Azaroaren 3a eta 4a
Kale Nagusia (Brigitarren komentuaren alboan) Azaroaren 5a eta 6a
Zabaleta auzoa Azaroaren 9a eta 10a
Aralar plaza (asteazkeneko azoketan) Urriaren 21a eta 28a eta azaroaren 11