'Buruntzaldeko Gazte Sortzaileak' dinamika aurkeztuko dute ostiral honetan, kultur etxeko hitzaldi aretoan, 18:00etan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 14a, 13:22

'Buruntzaldeko Gazte Sortzaileak' dinamika martxan jarri dute eskualdeko zenbait artegilek, "inoiz baino garrantzitsuagoa" iruditzen zaielako "elkar ezagutzea, sareak eraikitzea eta proiektu amankomunak sortzea". Urriaren 16an, ostiralarekin, aurkezpen presentziala egingo dute herrian, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan, 18:00etan.