HAPO PLANA - TAILER TELEMATIKOAK

HAPO planaren prozesua aurrera doa

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 29a, 14:18

Datozen 15 urteetan Lasarte-Oriaren herri-eredua jasoko duen Hiri Antolamendu Plan Orokorraren inguruko tailer telematikoak egingo dituzte asteon; lehenengoa gaur, asteartea, 18:00etatik aurrera, 'Hiria eta bizi-kalitatea' izenburupean. Hurrengoa urriaren 1ean izango da, ostegunarekin, ordu berean: 'Lasarte-Oria bere auzoetatik'. 

Tailer telematiko horietan parte hartu ahal izateko Jitsi Meet aplikazioa jaitsi behar dute herritarrek, eta esteka honetan klik egin.

Ostiralean, urriak 2, 18:00etatik aurrera, paseo bat egingo dute Oria ertzean zehar, udalerriak ibaiarekin duen harremanari buruz gogoeta egiteko. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Aurrerapen dokumentua

HAPO planaren aurrerapen txostena jendaurrean egongo da urriaren 31ra arte. Orduan bukatuko da alegazioak egiteko epea. Egun batzuk lehenago, urriaren 22an, ostegunez, saio presentzial bat egingo dute Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, 18:00etatik aurrera, plana idazterako orduan kontuan hartu beharreko irizpide orokorrei buruz eztabaidatzeko.