HAPO PLANA

HAPO planaren prozesuan parte hartzeko deia egin du herritar talde batek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 29a, 14:25
Herritar talde batek HAPO planaren idazketa prozesuan parte hartzera gonbidatzen ditu gainontzeko biztanleak. Bideo bat prestatu dute, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Idazketa prozesuan dagoen Hiri Antolamendu Plan Orokorrak jasoko du datozen 15 urtetako Lasarte-Oriaren herri-eredua. Herritar talde batek bideo bat prestatu du, lasarte-oriatarrak prozesuan parte hartzera gonbidatuz: "Oso garrantzitsua da herriarentzat; jokoan dago herriaren eredua zer nolakoa izango den". 

Lasarte-Oriako Plan Orokorra hemen da from Inge Mendioroz on Vimeo.