Pozarren agertu dira Buruntzaldea IKTko kideak berriro ere uretan lan egin ahal izateagatik.
Igerilari federatuak kale batean aritu dira eta bi txandatan: 15:30-17:30 eta 19:30-21:30.
Gainerako taldeak irailaren 28tik aurrera pixkanaka batzen joateko lanean ari dira.
Izena ematea irekia
Masterrek esate baterako, urriaren 2an izango dute lehen saioa. Horregatik, sail honetan izena emateko epea ireki dute.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan egin ahalko dituzte saioak bi txandatan: goizez, 7:10etik 8:10era eta arratsaldez, 16:15etik 17:15era. COVID-19aren aurkako neurriak direla-eta, ordutegietan aldaketa txikiak egon daitezkeela jakitera eman du taldeak.
Izena ematea Buruntzaldea IKTren webgunean egingo da. Informazio gehiago nahiez gero, 696 506 632 telefonoan edo info@buruntzaldeaikt.eus helbidean eskuratu daiteke.