II. Mendi Festako hitzarmena sinatu dute L-O Trailek eta Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 24a, 15:15
Lasarte-Oria Traileko ordezkaria eta alkatea hitzarmen sinaketan.

Irailaren 27an, Lasarte-Oriako II. Mendi Festa egingo dela-eta, Lasarte-Oria Trail kirol elkarteak eta Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur

Lasarte-Oriako alkatea Agustin Valdivia eta Jaiver Olazagoitia Lasarte-Oria Trail kirol elkarteko ordezkariak berretsi dute elkarlanerako konpromisoa.

Hitzarmenaren asmoa hirukoitza da; atletismoa eta mendiko kirola sustatzea, ingurune naturala ezagutaraztea eta Tratu On Bat markaren erabilerari esker, herriko merkataritzari bultzada bat ematea.

Udalak 2.000 euroko laguntza eta Tratu On Bat marka duten 300 motxila emango dizkio Mendi Festako elkarte antolatzaileari.

Lasarte-Oria Trailek, berriz, probaren karteletan Lasarte-Oria, Tratu On Bat eslogana eta markaren logoa txertatuko dute, markari ematen dion babesa erakutsiz. Era berean, elkarteak genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa hartu du.

 

Erlazionatuak