Arraun Lagunak hirugarren izan da Kontxako uretan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 13a, 11:44

Oriok irabazi du Emakumeen Kontxako Bandera. Nabarmen nagusitu zaie ohorezko txandako beste hiru traineruei, tartean,  Aiora Belartieta herritarra kide duenari.  

XIII Emakumeen Kontxako Banderaren bigarren igandean gaur zortzi lortutako postua errepikatu du Donostia Arraun Lagunak-ek. Ohorezko txandan lehiatu da oraingoan Belartieta kide duen eskifaia, 4. kalean, Orio, Donostiarra eta Tolosaldearen aurka.

Estropadaren hasieratik bandera eskuratzeko borrokatik urruti egon da Arraun Lagunak, eta Tolosaldearekin bere norgehiagoka propioa izan du, txandan nahiz sailkapenean hirugarren postua nork lortuko. Une batzuetan lehen txanda irabazi duen Hondarribia ere sartu da sailkapen orokorreko goiko laukotean, bietakoren baten lekuan.

Bigarren luzean Oriok aurrera egin du eta nabarmen nagusitu da, arerioekin tartea zabalduta. Azken uneetan hurbiltzen joan zaizkio Donostiarrari atzeko bi traineruak, baina herrikideek ezin izan diete aurre hartu. Tolosaldeari segundoa baino gutxiagoko aldea aterata,  hirugarren izan dira helmugan, 

Gaurko sailkapena 

  1. Orio 10:49.54
  2. Donostiarra 11:01.36
  3. Arraun Lagunak 11:03.40
  4. Tolosaldea 11:04.12
  5. Hondarribian 11:11.78
  6. Hibaika 11:20.20
  7. Zumaia 11:24.00
  8. San Juan 11:31.06

XIII Emakumeen Kontxako Banderaren sailkapen orokorra:

  1. Orio 21:59.80
  2. Donostiarra 22:13.84
  3. Arraun Lagunak 22:27.26
  4. Tolosaldea 22:31.92
  5. Hondarribia 22:40.38
  6. Hibaika 22:51.72
  7. Zumaia 23:03.82
  8. San Juan 23:22.20
Erlazionatuak