Aurreskuaren metal bertsioa sortu du Hilotz taldeak 'Agur' izeneko kantuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 1a, 16:34

Hilotz taldeak bi aste barru kaleratuko du Aske izeneko lana, irailaren 15ean, asteartez. Iraupen luzeko bigarren diskoa izango da hori. Iraila hastearekin batera, bigarren aurrerapen kantua kaleratu du, aurreskuaren metal bertsio bat eginda, bideoklip artistiko eta guzti. 

Mikel Yarza lasarte-oriatarrarena da ahots nagusia, eta baxua ere jotzen du. Etxahun Urkizu (bateria) eta Pablo Cabasesek (gitarra) osatzen dute hirukoa. Thrash, death eta black metal estiloak uztartuz ondu dute Aske, estrenaitzear daukaten lana. Hamaika abesti egin dituzte, eta bi aurreratu dituzte honezkero: Pertsona, terrorista eta Agur.

Bigarren aurrerapen kantuaren bideoa Aritz Larreak grabatu du, eta Aitor Zarzuelok editatu. Bi horien eta Hilotz taldearen beraren artean sortu dute kontzeptua. Garazi Etxaburu eta Xanti Nazabalek egin dituzte dantzari lanak.

Erlazionatuak