Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean parte hartzeko aukera dute herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 14:02

Prozesuak 5 fase ditu eta hainbat hilabete iraungo dituela iragarri dute. Fase bakoitzak bere parte hartze prozesu izango du, eta horietako bakoitzaren berri emango zaie lasarte-oriatarrei

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdibiak, Herritarren Partaidetzarako zinegotzi Nagore Duranekin batera, udalerriko Antolamendu Plan Orokor (HAPO) berria egiteko herritarren partaidetzarako programa aurkeztu dute, astearte goizean. Dagoeneko abiatu dute prozesua, planaren hasierako fasea, edo 0 fasea, alkatetzak uztailaren 2an partaidetza-programa onartu zuenean hasi zen.Valdiviak azaldu du, plana legegintzaldi honetan onartu nahi dutela behin betiko, baina hori gertatu arte, hasierako dokumentuak landu ahala, lasarteoriatarrek parte hartzeko hainbat aukera izango dituztela; prozesuaren fase bakoitzak parte ahrtze prozesu bat izango duela iragarri du. Horretarako, saio irekiak, tailerrak, bilera sektorialak eta sareko hainbat prozesu antolatuko dituzte, unean uneko informazio guztia emateko eta herritarren iritziak jasotzeko.

Programaren helburua 
Lasarte-oriatarrek Hiri Antolamendurako Plan Orokorra  zer den ezagutzea da programaren helburuetako bat, baita Plagintzako Arau Subsidiarioak Berrikusteko eta Hiri Antolamenduko Plan Orokor bihurtzeko proposamenaren edukia eta irismenean modu aktiboan parte hartzeko aukera ahalbidetzea.
Guztira bost fase izango ditu prozesuak, eta dagoeneko eman diote hasiera lehenegoari. Kultur etxean herriatarrei zuzendutako saio batekin eman diote hasiera, eta, bertan, irekitako prozesua azaldu dute. Sortzen den informazio guztia udalaren webgunearen bidez jarraitu ahal izango dela ere jakinarazi dute.

Plangintzaren aurrerapena idatzi ondoren, dokumentua jendaurrean jarriko da hiru hilabetez; urriaren 31era arte. Aldi horretan, beste bi saio ireki egingo dituzte, iralaren 15ean bat, eta, urriaren 15ean bestea, eta horrez gain, sei tailer ere egingo dituzte; emakumeekin, gazteekin eta adinekoekin egindo dituzte saio horiek, "planteamenduak kontrastatzeko". Erakusketa bat ere antolatuko dute, material grafiko eta testuak bilduko dituena, eta etxeetara ere informazio laburtua biltzen duen eskuorria ere bidaliko dute.  Kontsulta-prozesuan egindako ekarpen eta iradokizunak biltzen dituen txosten bat eginez amaituko dute lehen fasea.

Planaren hasierako onarpena
Bigarren fasean, berriz, udalbatzak HAPOaren dokumentu berriari hasierako onarpena emango dio. Dokumentu hori bi hilabetez egongo da ikusgai, eta herritarrei informazioa emateko eta herritarrek parte hartzeko prozesua ere izango ditu.

Horren ostean irekiko da hirugarren fasea. Horretan, udalbatzak behin behinean onartuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, eta organo eskudunei aginduzko txostenak eskatuko zaizkie, eta hori eta gero etorriko da azken aurreko fasea: laugarrena. Horretan, udalbatzak behin betiko onartuko du dokumentua, eta herritarrei azken dokumentuaren berri emango zaie.

Hiritik-at enpresa kontratatu du udalak parte-hartze prozesua aurrera eramateko, eta jakinarazi  dute 16.698 euro bideratuko dituztela horretarako.