BIZIKLETA ITZULIA

Lehenengo etapa, Lekunberritik Hernanira

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uztailaren 23a

Sarek antolatutako bizikleta itzulia gaur hasi da. 50 kilometroko etapa egin dute hainbat txirrindularik, Lekunberritik Hernanira, Nafarroa eta Gipuzkoa lotuz. Lasarte-oriatarrak animatu dira ekimenarekin bat egitera, eta Okendotik 11:00etan atera ostean, Andoainen bat egin dute etapa egiten ari zirenekin. Horietako zenbait Beterri-Buruntza eskualdekoak ziren. Hernanira iritsi dira handik gutxira, eta elkarretaratze bat egin.

Erlazionatuak