Udako Txokoak astebetez bertan behera utzi ditu Ttakunek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 18a, 20:34

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian ezagutarazitako gomendioei jarraituz, Ttakun Kultur Elkarteak, printzipioz, zapi egunez ez du Txokoen zerbitzurik emango. Erabakia ez da behin betikoa eta berrikusi egingo dute. 

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian udalekuak bertan behera uzteko eskaera egin dio Eudeli, Osasun Sailak eta Osakidetzak hartutako prebentziozko eta behin-behineko neurrien artean. Antolakuntza pribatukoak diren udalekuei, aldiz, bide bera jarraitzeko gomendioa luzatu die. Horri helduta, Ttakun Kultur Elkarteko zuzendaritzak "arduraz jokatu" eta astebetez txokoak bertan behera uztea erabaki du larunbat arratsaldean. Hurrengo asteko ostegunean, hilak 22, egoera berriz baloratuko dute, eta aldatu ez bada, behin betikoa izango da neurria. "Pena handiz hartu dugu erabakia, baina ezohizko egoera honetan arduraz jokatu behar da eta zentzuzkoena da bertan behera uztea", adierazi dute arduradunek. Eragindakoek erabakia ulertzea espero dute eta eskerrak eman dizkiete ezohiko garai hauetan izandako "pazientzia eta konfiantzagatik".

Erlazionatuak