Gaur arratsaldean ere kulturaz gozatu ahalko dute lasarte-oriatarrek Andatza plazan. Kresala Dantza Taldeak Ikonografiak ikuskizuna ekarriko du gurera. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da edukiera maximoa bete arte, 200 eserleku. Maskara jantzita eraman behar da uneoro.