UZTAILEKO KULTUR AGENDA

Andatza plazara lekualdatu dute 'Gag Street Boys' ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 16a, 10:59

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du gaurko kale ikuskizuna, Gag Street Boys, Andatza plazan egingo dutela eta ez Okendon. 19:00etan hasiko da. "Aforoa kontrolatzea errazagoa izango da, eta jende-pilaketak saihestea ere bai". Uztailerako programatuta dauden gainontzeko ekintzak tokiz aldatzea aztertzen ari dela jakinarazi du.

Segurtasun protokoloak berbera izaten jarraituko du: ikus-entzuleak txandaka sartzeko eta irteteko puntu bakar bat, pilaketak saihesteko. Buruntza kaletik sartu eta aterako dira herritarrak. Edukiera maximoa 200 pertsonakoa izango da: eserleku bakoitza metro eta erdira egongo da bestearengandik, eta maskara jantzita eraman beharko dute ikus-entzuleek. Antolatzaileek kontrolatuko dute neurri horiek betetzen direla.