XI. edizioa izan da Gaztezuloren Bideo Lehiaketaren aurtengoa. Guztira 27 lan lehiatu dira, eta horietatik hiruk lortu dute saria. Danobatgroup enpresak babestu du aurtengo publikoaren saria, eta hain zuzen ere, hori eskuratu du Oihane Puertas eta Idoia Lahidalgaren lanak. Eurek sortutako poema bati irudiak jarrita osatu dute lana, eta bakoitza bere burua ezagutzera eta maitatzera bultzatzea du helburu..