Zaleek Hipodromotik jarraitu ahalko dute ostiraleko jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 1a, 18:14
Ekainaren 3tik, udako denboraldia hasi zenetik, profesionalek eta kazetariek bakarrik eseri ahal izan dute Hipodromoko harmailetan.

Donostiako Hipodromoak jakinarazi duenez, ostiral honetan zaleek sartu ahalko dute lasterketak zuzenean ikustera, baina zenbait mugarekin. Esate baterako, edukiera maximoa 1.000 pertsonakoa izango da, profesionalak eta Hipodromoko langileak barne. Sarrerak leihatilan erosi beharko dituzte eta maskara jantzita eraman derrigorrez. Jardunaldiak iraun bitartean ezingo dute eserlekuetatik altxa, eta apusturik egin ere ez.

11:25ean hasiko da udako denboraldiko seigarren jardunaldia, eta bost lasterketa jokatuko dira.

Erlazionatuak

Hipodromoaren udako denboraldia hasi da

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020 eka 03 Kirola