ZALDI LASTERKETAK

Hipodromoaren udako denboraldia hasi da

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020ko eka. 3a, 17:13

Eguraldia goibel, eta giroa ere bai: ateak itxita ekin dio Hipodromoak udako turf denboraldiari, zaleen hauspo eta animorik gabe. Igandeko jardunaldian, ekainaren 7koan, itxura bera izango du; ikusteke dago datorren asteetan zer gertatuko den, eta noiz hasi ahalko den publikoa sartzen. 

Profesionalak besterik ez dira sartu gaur Hipodromora: langileak, jockeyak, zaldien jabeak, kazetariak, argazkilariak...zaleen arrastorik ez. Covid-19ak sortutako egoera dela eta, turf modalitatearen udako denboraldia ateak itxita hasi da, gaur goizean. Bost lasterketa jokatu dituzte: laugarrena izan da proba nagusia, hiru urteko moxal arrentzat prestatua. Salar Island faborito nagusiak irabazi du, Vaclav Janacekek gidatuta.

Lehenengo jardunaldi hau hotz samarra izan da, segurtasun neurriak tarteko, ezinezkoa izan baita ohiko mugimendua ikustea Hipodromoan. Igande honetan ere berdina izango da irudia, ekainak 7. Datozen asteetan zer gertatuko den ikusteke dago, baina ez dirudi berehalakoan itzuliko denik udako giro hori: jendetza harmailetan, taberna eta apustuak egiteko gunea beteta, zaleen ikusmina paddock eremuan... Dena den, emoziorik ez da falta izan lasterketetan, eta estu-estu egon dira gehienak azkeneko metroetara arte. Hauek izan dira emaitzak:

1. saria: 'ACPSIE'

  1. Pravia
  2. Rosy Moon
  3. Kohoof

2. saria: 'Dehesa Milagro'

  1. Marrero
  2. Baadir
  3. Trovatore

3. saria: 'Torreduero'

  1. Faveur Grine
  2. Navia
  3. Recuerda

4. saria: 'ACPSIE'

  1. Salar Island
  2. Royal Dancer
  3. Pelliquero

5. saria: 'Jon Jauregi Garraioak'

  1. Granacci
  2. Furioso
  3. Barbarigo

Erlazionatuak

Hipodromoa, ekainaren 3an hasteko prest

Txintxarri Aldizkaria 2020 mai 26 Kirola