Normaltasun berria ospatzeko, arraunean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 16a, 11:30

Ostadar Inklusioa taldeko kideak Oria ibaian egindako geldialdi batean. Arg.: Ostadar Inklusioa

Irailera arte bilduko ez zirela uste zuten arren, Ostadar Inklusioa taldeko kideek talde ekintza egin dute ikasturteari agur esateko, kayak irteera

Ostadar Inklusioa taldeko kideak ikasturteari “amaiera bikaina” emateko bildu dira. Segurtasun eta osasun neurriak jarraituz, taldeko gazte eta prestatzaileak Oria ibaian barrena arraunean ibili dira binakako kayaketan.

Oria ibaia ezagutzen une atseginak igaro dituzte elkarteko kideek. “Konfinamendua igaro ondoren, normaltasun berri honetara iritsi garela ospatzeko modurik onena” izan da Ostadar Inklusioa taldeko kideentzat.

Eta uda ostean, egoera hobean ikusiko direnaren esperoan agurtu dira taldeko kideak.

Argazkiak: Ostadar Inklusioa

Erlazionatuak

Ostadar Inklusioa, lanean jarraitzeko gogoz

Txintxarri Aldizkaria 2020 mai 22 Kirola