EGUTEGI FISKALA

Aurtengo egutegi fiskala malgutzea onetsi du udalbatzarrak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 15a, 17:31
Ekainaren 11n egin zuen udal korporazioak ohiko saioa, ostegunarekin.

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioak leuntzen saiatzeko helburuz, 2020ko egutegi fiskala aldatu egin du Lasarte-Oriako Udalak, gaia ekaineko ohiko plenora eraman eta gero. Azaroaren 30a izango da udal zerga eta tasa gehienak ordaintzeko azken eguna.

Hau da egutegi fiskal berria:

Urtean behin ordaintzen diren tasak

  • Ibilgailuen Gaineko Zerga: ordaintzeko epea, martxoaren 1etik ekainaren 1era.
  • Zaborren tasa: apirilaren 1etik uztailaren 30era.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: abuztuaren 1etik urriaren 30era.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: urriaren 1etik azaroaren 30era.
  • Ibien tasa: urriaren 1etik azaroaren 30era.
  • Orokorra: urriaren 1etik azaroaren 30era. 

Lau hilean behin ordaintzen diren tasak

  • Ura eta estolderia: 3. lauhilekoa, otsailaren 1etik martxoaren 15era; 1. lauhilekoa, ekainaren 1etik uztailaren 30era; 2. lauhilekoa, urriaren 1etik azaroaren 30era.

Hiru hilean behin ordaintzen diren tasak

  • Kaleko azoka: 1. hiruhilekoa, urtarrilaren 1etik 25era; 2.a, uztailaren 1etik 25era; 3.a, irailaren 1etik 25era; eta, 4.a, azaroaren 1etik 25era.

Hilean behin ordaintzen diren tasak

  • Dantza eta balleta: likidatzen den hilabete bakoitzean, aurreko hilabetearen 15etik 25era.
  • Etxean laguntzeko zerbitzua eta etxebizitza tutelatuko egonaldia: likidatutako hilabete bakoitzaren hurrengo hilabetean, 15etik aurrera.
  • Ingurunean mantentzeko programa, Udal Musika Eskola eta Udal Euskaltegia: hilabete bakoitzean, 25etik 30era bitartean.
Erlazionatuak

Ohiko saioa, ezohiko neurriekin

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020 eka 12 Politika