Hogeigarren urteurrena 2021ean ospatuko du Scooter Club Euskadik

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 11a, 16:25

Handik eta hemendik etorritako vespa eta lambrettek ez dituzte herriko errepideak beteko datorren astean. Scooter Club Euskadi elkartea hogeigarren urteurrena prestatzen zebilen, ilusioz, baina ezinegonez, COVID-19ak eragindako egoeragatik. "Azken egunera arte" itxaron dute, baina, azkenean, erabaki dute erakustaldia eta programako beste ekintzak 2021. urtera atzeratzea. "Ez da erabaki erraza izan, baina arduraz jokatu behar dugula uste dugu".

Erlazionatuak

Motorrek hartu dute herria

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 eka 15 Gizartea