Texas Lasartearrak 2020-2021 denboraldiko izen emate epea ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 9a, 12:30

Texas Lasartearra taldea hurrengo denboraldia prestatzen hasi da. Infantil mailako nesken taldea osatu nahi du

2020-2021 denboraldia nola gauzatuko den jakin ez arren, Texas Lasartearra elkarteak futbol taldeak antolatzeko pausoak emango ditu. Horretarako, Futbol eskola, infantil edo kadete mailako taldeen izena emate epea ireki du. 2012 urtetik 2005 urtera jaio diren herritarrak inskribatu ahal dira.

Haritz Hernandez lehendakariak TXINTXARRIri apirilean aurreratu bezala, proiektu berri bat ere martxan jarri nahi du, nesken infantil taldea. Horretarako,  futbola jolasten gozatu nahi duten 2007 eta 2008 urtean jaiotako neskatoei dei egiten diete taldean izena eman eta parte hartzera.

Inskripzioa egin edo informazio gehiago eskuratzeko 699 420 239 telefono zenbakira deitu eta info@texaslasartearra.com helbide elektronikora mezu bat idatzi behar da.

Erlazionatuak