Leroy Merlin merkatalgunearen aurkako elkarretaratzea gaur, Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 4a, 13:25

Lasarte-Oriako Udalbatzarrak ekainaren 11n, osteguna, Leroy Merlin enpresak Teresategi eremuan eraiki nahi duen merkatalgunearen proiektua eztabaidatuko du. Astelehenean hirigintza batzordeak onespena eman zion, PSE-EE eta EAJren aldeko bozkei esker. Proiektu honen aurkako ahotsak ugariak dira eta Lasarte-Oriako herritar talde bat kalera aterako da gaur arratsaldean euren ezinegona agertzeko

Gaur, ekainaren 4an, Okendo plazan, arratsaldeko 19:30ean, Leroy Merlin bai ala ez? Gu herriko merkataritzaren alde lemapean elkarretaratze deia egin du Lasarte-Oriako herritar talde batek.