EH Bilduk Leroy Merlin merkatalgunearen jasangarritasun eza salatu du

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 3a, 16:00

Lasarte-Oriako Hirigintza batzordea Leroy Merlin enpresak Errekalden egin nahi duen behin behineko proiektua onartu du, PSEE-EE eta EAJ alderdien babesarekin. EH Bilduk proiektuaren gabeziak eta kontrakotasunak salatu ditu. Herritar talde batek bihar, arratsaldeko 19:30ean proiektuaren aurkako elkarretaratzea egiteko deia ere zabaldu du