Hipodromoa, ekainaren 3an hasteko prest

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 26a, 09:00
Zaldiek ekainetik aurrera egingo dute berriro ere lasterka Hipodromoan.

Zaldien zaletuek Hipodromoko lasterketez gozatzeko aukera izango dute ekainetik aurrera. Madrilgo Zarzuelako Hipodromoarekin adostuta, kalitate handiko hiru jardunaldi jokatuko dira ekainaren 3an, 7an eta 10ean, Pooleko sailkapenak. Lehen bi saioak itxiak izango dira

Donostiako Hipodromoak denboraldi berriari hasiera emango dio ekainaren 3an, Eusko Jaurlaritzak eta AEk baimena ematen badute. "Berez ez genioke Eusko Jaurlaritzari baimenik eskatu behar, baina egoera berezia bizi dugu," azaldu dute Hipodromoko arduradunek La Hora del Turf  youtube kanalari eskainitako elkarrizketan. Eusko Jaurlaritzak baimena emanez gero, AEk inongo oztoporik jarriko ez lukeela ere aipatu dute.

Hasiera polita iragarri dute Hipodromoko arduradunek. Madrilgo Zarzuelako Hipodromoa ekainaren 14ra arte itxita dagoenez, eurekin adostuta, Pooleko sailkapen lasterketez gozatu ahalko da Donostian. Egitarauan beste hainbat aldaketa ere aurreikusten dituzte.

Lehen bi saioak, ekainaren 3an eta 7an, ateak itxita izango dira, baina 3. fasean, ekainaren 8tik aurrera agintariek ezarritako edukiera mugatuarekin irekitzea aurreikusten da eta egoeraren arintzearekin batera moldatzea.

Egutegia ere onartu gabe dagoen arren, ekainean asteazkenero izango da jardunaldia, baita ekainaren 7an, igandea ere. Uztaila eta abuztuan, berriz, igandeetan izango dira hitzorduak, uztaileko lehen saioa, Urrezko kopa eta abuztuko azken jardunaldia izan ezik. Uztailaren 3an, abuztuaren 15ean, larunbata eta 26an asteazkena izango dira. Denboraldiari amaiera emateko irailean bi saio izango dira, irailaren 2an eta 6an.