"Zerbitzua hobeto kontrolatzeko" erabaki du udalak asteazkeneroko azoka Loidibarren pilotalekutik Andatza plazara eramatea. Bihar, beraz, bertara joan beharko dute herritarrek erosketa zorro eta karruekin. Maskara "derrigorrez" erabili beharko dute erosleek, musukoa janztea eragozten dien osasun arazorik ez baldin badute. Zenbait gomendio egiten dizkie udalak:
- Metro bateko distantzia mantentzea pertsonen artean gutxienez, eta, ahal badute, bi metrokoa.
- Salgai dauden produktuak ez ukitzea.
- Udaltzainen jarraibideak errespetatzea.