Maiatzaren 25ean irekiko ditu ateak Jalgik berriro

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 20a, 12:50
Berrirekiera prestatzen ari da Jalgi Kafe Antzokia egunotan.

Sagardotegi kalean dagoen Jalgi Kafe Antzokia berrirekiera prestatzen ari da: datorren asteko astelehenean joan ahalko dute herritarrek bertara berriro, maiatzak 25. Koronabirusak eragindako krisia dela eta, ostalariek martxo erdialdean jaitsi behar izan zuten pertsiana, eta orain hasi dira irekitzen berriro, apurka-apurka.

Astegunetako ordutegia:

  • 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara.

Asteburuetako ordutegia:

  • 11:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.

Erlazionatuak