Jalgi Kafe Antzokiak berriro zabaldu ditu ateak

Txintxarri 2019ko eka. 16a, 19:34

Ttakun Kultur Elkartearen kafe antzokiaren irekiera ospatu da asteburu honetan. Larunbatean ireki zituen ateak. Ane Labaka eta Unai Muñoa bertsolariek ongi etorria eman zioten gune berriari. Bertsoen ostean, jaigiroa nagusitu zen. Igandean, berriz, Porrotxek girotu zuen arratsaldea.