Ama Brigitarren komentua izan da ateak berriro irekitzen lehena. Hainbat herritarrek kanpoan gelditu behar izan dute, 18:00etako meza hasi baino lehen bete baitute gehienezko edukiera. Segurtasun mugak tarteko, heren batek, 40 lagunek izan dute meza entzuteko aukera, denek maskara jantzita. Hileta elizkizuna izan da itzulerako lehena, berriki hil den 96 urteko Frantxiska Saizar mojarena. Hura gidatzeko ardura Felix Garitano eta Ramon Uribe-Etxebarriak apaizek izan dute.