Bihar hasiko dira mezak herriko parrokietan, zenbait neurrirekin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 15a, 14:00

Andatzazpi elizbarrutiak iragarri du bihar hasiko direla mezak ematen Lasarte-Oriako parrokietan. Covid-19ak sortutako egoerari egokitutako zenbait neurri hartu dituzte: aforo mugak jarri dituzte, eta fededunei "beti maskararekin joateko" gomendatu.

Hauek dira asteburuko mezetako ordutegiak:

Larunbata 16

  • 18:00etan, Brigitarren komentuan, euskaraz eta gazteleraz.
  • 19:00etan, San Pedro parrokian, euskaraz eta gazteleraz.

Igandea 17

  • 10:00etan, San Pedro parrokian, euskaraz.
  • 11:00etan, Arantzazuko Ama parrokian, gazteleraz; ordu berean, Brigitarren komentuan, euskaraz.
  • 12:00etan, San Pedro parrokian, gazteleraz.

Aforo mugak eta maskarak

Esan bezala, bihar hasiko dira mezak herriko parrokietan, baina zenbait neurrirekin. Aforoa mugatu egingo dute, esate baterako: 115 pertsona sartu ahalko dira gehienez Arantzazuko Ama elizara; San Pedrora, asko jota, 86; eta, Brigitarren komentura, 40. "Lekuak betetzen direnean, ateak itxi egingo ditugu", jakinarazi du Andatzazpi elizbarrutiak.

Mezetara joan asmo duten fededunei "beti maskararekin joatea" eskatu diete.