Xumela eta Xumelakidz koruekin 'Baipasa' saioan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 15a, 09:05
Xumelak aurten egindako irteeretako bat, Juan Gorriti artista ezagutu zutenekoa, koronabirusaren krisia lehertu aurretik. Argazkia: Xumela.

Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioko lagunekin egon gara asteon. Asteartero-asteartero, Tokikomeko bazkide diren tokiko hedabideei tarte bat egiten diete magazinean, 17:30etik 18:00etara, gutxi gorabehera. TXINTXARRIri tokatu zaio oraingoan; Xumela eta Xumelakidz koruak 'gonbidatu' ditu.

Covid-19ak eragindako egoera tarteko, oraingo honetan ezin izan dugu Miramongo estudioetara joan gure gonbidatuekin batera, baina tarte oso atsegin bat igaro dugu geure etxeetatik elkar entzunez. Xumela eta Xumelakidz koruak ezagutarazi ditugu Euskadi Irratiaren uhinetan asteon; Joxe Mari Agirretxe eta Intza Alkain herritarrek kontatu dituzte bi ekimen horien nondik-norakoak. Hemen duzue elkarrizketa, oso-osorik:</p