LASARTE-ORIAKO OSTALARITZA

Lasarte-Oriako ostalariak: "Ez dugu hitzik jaso dugun guztia eskertzeko"

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 12a, 17:11

Astelehenean egindako janari bilketa solidarioa "oso arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute antolatzaileek: 37 kutxa bete eraman dituzte Gurutze Gorriko kideek, gero premia gehien daukaten familien artean banatzeko. Lasarte-Oriako biltegia beteta, Urnietakoa ere erabili behar izan dute erakunde horretako kideek. Herritarrek eta elkarteek "primeran" erantzun dutela adierazi dute ostalariek.

Goizetik iluntzera, hamabi orduz, janaria eta bestelako oinarrizko produktu batzuk bildu dituzte Lasarte-Oriako ostalariek, Gurutze Gorriarekin eta Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean. Okendo plazako arkupeetan jarri zuten postu nagusia atzo, eta beste zenbait kutxa ere bai herriko supermerkatuetan. Antolatzaileen esanetan, beraiek egindako "aurreikuspen guztiak" gainditu ditu herritarrek eta elkarteek emandako laguntzak. 37 kutxa bete dauzkate Gurutze Gorrikoek biltegietan, Lasarte-Oriakoan eta Urnietakoan.

Fase aldaketa eta bilerak

Herriko zenbait ostalarik atzo eta gaur jarri dituzte euren negozioak martxan: terrazak atera dituzte batzuek, eta etxez etxeko zerbitzua martxan jarri beste batzuek. Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak eskuetan, lehen fasekoak –gehien jota terrazako mahaien erdiak jartzea, segurtasun distantziak mantenduta eta lokal barruan bezerorik ez artatzea, besteak beste–, tabernari ugarik erabaki dute pertsiana ez altxatzea oraindik.

Udalarekin biltzen ari direla jakinarazi dute. Bi egin dituzte honezkero. Guztien artean adostu ostean, hauek dira alkateari helarazi dizkioten eskaeretako batzuk, "epe motzean herriko ostalaritzaren etorkizuna bermatzeko".

Erlazionatuak

Kutxak bete eta bete

Txintxarri Aldizkaria 2020 mai 11 Ekonomia