Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioan ariko da gaur TXINTXARRI

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 12a, 11:45

'Baipasa' magazinak tarte bat egiten die asteartero Tokikomeko bazkide diren hedabideei: TXINTXARRIren txanda da gaur. Xumela eta Xumelakidz koruetako bi kide 'gonbidatuko' ditu, nahiz eta koronabirusak eragindako egoeragatik ez den posible Miramongo estudioetara joatea. Bakoitza bere etxetik ariko dira Joxe Mari Agirretxe, Intza Alkain eta Iñigo Gonzalez kazetaria, saioaren gidari Olaia Urtiaga eta Unai Iradi kazetariarekin.

17:30ak pasatxo hasiko da Tokikomeko hedabideei eskainitako tartea. Bigarren aldiz ariko da TXINTXARRI aldizkaria Baipasa saioan; otsailean Sobrevivir dokumentalaren egileekin aritu ginen solasean Miramonen.

Xumela eta Xumelakidz

Herriko hainbat gaztek Xumelakidz korua sortu dute aurten, belaunaldien arteko harremanak sendotu eta giro onean euskal kantak abesteko, atzokoak eta gaurkoak. Covid-19ak eragindako egoera tarteko, apenas izan duten aukerarik biltzeko eta buruan zeuzkaten egitasmoak egiteko. Izena jartzerakoan, Xumela koruan inspiratu ziren, herriko hainbat kidek osatutakoan. 2006ko urrian sortu zuten egitasmoa, eta ordutik dabiltza herriko bazterrak eta kaleak alaitzen, eta hainbat ekintza eta ospakizunetan parte hartzen.

Joxe Mari Agirretxe eta Intza Alkainekin hitz egingo dugu koruen sorrerez, gaur egungo egoeraz, helburuez, elkarrekin aritzeko eduki ditzaketen asmoez... Esan bezala, 17:30ak pasatxo solastuko gara Baipasa magazineko lagunekin.

Erlazionatuak