'Sobrevivir' dokumentala Euskadi Irratiko uhinetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 12a, 17:10

Euskadi Irratiko 'Baipasa' saioan izan da TXINTXARRI aldizkaria asteon, Ane Irurtia lasarteoriatarrarekin batera. Txileko eztanda sozialaren lekuko izan da gaztea, eta 'Sobrevivir' dokumentala grabatu du Maddi Egizabal, Karla Goikoetxea eta Inma Martin ikaskideekin batera. Herrialde horrek bizi duen errealitate gordina bildu dute ikus-entzunezko pieza horretan. Horri buruz jardun dira, luze eta zabal, Miramongo estudioetan.

Asteleheneko Baipasa saioa (elkarrizketa 01:30:45etik 01:52:40era entzungai).